615 562 741

ktr@ktrservicios.com

BIDASOA, KARRIKA 26, BERA

31780 - NAVARRA

NOR GARA

Gure historia

Guri buruz

1995az geroztik, KTRn mota guztietako ekitaldietarako zerbitzu integrala eta pertsonalizatua eskaintzen dugu: kirol-lehiaketa
handietarako, produktuen aurkezpenetarako eta enpresen ekitaldietarako, familia-bileretarako eta koadrila-topaketetarako, besteak beste.

Txirrindulari Itzuliaren catering ofizial gisa, gure energia eta esperientzia kirol ekitaldi handien logistikara eramaten dugu, espazio
eta denboretara egokituz, etapa bakoitzean zerbitzu aparta eskaintzeko.

Gure kolaboratzaile sareari esker, askotariko zerbitzuak eskaintzen ditugu zure ekitaldia bakarra izan dadin.

Zergaitik gu

Gure filosofia

Esperientzia gidari dugula, talde kementsu, profesional eta hurbila dugu, zure ekitaldia arrakastatsua izan dadin eta zure beharrei erantzuteko prest.

 

Egungo proposamen gastronomikoen alde egiten dugu; sasoiko produktuekin lan egiten dugu, eta gure bezeroen behar eta nahietara egokitzen diren menu pertsonalizatuak diseinatzen ditugu.

 

Gure esperientziari eta talde logistikoari esker, ez gara soilik tokian tokiko zerbitzu bat eskaintzera mugatzen, baizik eta munduko edozein lekutara mugitzen gara.

 

KTR esperientzia, kalitate, konpromiso eta moldagarritasunaren bermea da.

Gugan konfiantza dute

Gure bezeroak

Hainbat sektoretako enpresen konfiantza dugu, beren ekitaldien cateringa kudeatzeko eta produktuak aurkezteko eta azken bezeroari hurbiltzeko.

Unipublic, Oceta, M2 Eventos, Elkano Consulting, Viajes Equinoccio, Zertior, Carrefour, APHEL (Lugoko Ostalaritzako Enpresarien Elkarte Probintziala), Hidalgo, Cafés Dromedario, Burgos Alimenta, Caprichos del Paladar…

Elkarrekin hobeak gara

Gure aliantzak

Baliabide-sare zabala dugu — enpresak, pertsonak eta logistika —, esperientzia berezi eta pertsonalizatua eskaintzeko dugun gaitasuna aberasten duena.

“Janaria, azken finean, gure tradizioan, sakratua da. Ez dira mantenugaiak eta kaloriak. Partekatzea da kontua. Zintzotasuna da. Identitatea da kontua.“

LOUISE FRESCO

Zure beharretara egokitzen gara

Jar zaitez harremanetan